KARTA BERRIA!

KARTA ETA DASTATZE MENU BERRIAK UDAZKENA - NEGUA 2016 - 2017 ON EGIN!

Dastaketa menua

Kartako plater ezberdinez gozatzeko aukera paregabea. Hautatu dastatze menua eta kartako hainbat plater dastatu ahal izando dituzu prezio hoberenean. Ez galdu gure kartaren sekretuak dastatzeko aukera bikain hau.

Prezioa 36 BEZik gabe

Eguneko menua

Egunero plater berriez osaturiko menu goxoa. Asteburuetan, eguerdian, ere dasta dezakezu gurera hurbilduz gero. Zarautzen, menu berezia kalitate/prezio onenean.

Prezioa: 16.90 BEZa barne (Astelehenetik ostiralera, eguerdian) 22.90 BEZa barne (Asteburu eta jai egunetan, eguerdian)


GURE HISTORIA

Tradizioa, berrikuntza, kalitatezko produktuak eta bezeroarekiko arreta berezia.

1983ko abuztuaren 4an, Ameztoy-Alfaro familiaren etxea gaur egun ezagutzen dugun jatetxea bihurtzea erabaki zen. Romero Ameztoy eta Iñaki Olazabal senar-emazteen gidaritzapean 32 urte bete ditu jada KIRKILLA ENEA JATETXEAK.

Sukaldaritzaren tradizioa eta abangoardia uztartuz eta berzeroarekio harremanak zainduz, otordu atsegin batez gozatzeko aukera eskaintzea dugu helburu. Landutako euskal sukaldaritza eta bezeroarekiko arreta ona dira gure izateko arrazoiak. Kirkilla osatzen dugunok familia handi bat gara eta gurera hubiltzean etxean bezalaxe sentiaraztea dugu xede.


JATETXEA

Gure jatetxeko sukaldea mahaikide guztien begi bistan aurkitzen da. Ondoren dastatuko diren jakien prestaketa lanak eta sukalde eta jantokiko pertsonalaren lan egiteko modua bertatik bertara jarraitzeko aukera eskaitzen.

Tratu pertsonalizatua jasotzeaz gain, axolagabe utziko ez zaituen sorrera finak dastatu ahal izango dituzu.

Jantokian gure kartaz eta eguneko menuaz gain, dastatze menuaz ere disfruta dezakezu. Nahi izanez gero eskura ditugu ospakizunetarako, bataioetarako, enpresa-afarietarako eta beste edozein ospakizunetarko itundutako menuak. Harremanak ataletik eska ditzazkezu.

Izendapen ezberdinetako ardo aukera zabala dugu, baita inguruan ekoizten den "Txakoli" izeneko ardo zuria ere.

Txartel hauek onartzen dira: MasterCard, Maestro, Visa, Eurocard and 6000.

TALDEA

Kirkillako taldea, beti izando duzu bezeroaren beharrak asetzeko prest. Egongelan maitasun eta arreta handiz artatuko zaituzte Romero Ameztoyk eta Iñaki Olazabalek, bien seme gazteenaren, Julenen, laguntza berriarekin, eta gainerako pertsonalarekin batera. Arreta eta adeitasun handiz eta jatetxea kudeatzen duten 32 urteko esperientziarekin, etxean bezela sentiaraziko zaituen tratu pertsonalizatua ematea dugu helburu.

Sukaldean berriz, Xabier Zabalaren aginduetara, talde gazte eta langilea aurkituko duzu. Xabierrek formakuntza eta esperientzia zabala du sukaldaritza munduan. Gainera, Kirkilla jatetxeko sukaldean duen hamar urteko ibilbideak, bertako bezeroa ezagutzeko eta haren beharretara moldatzeko jakituria eman dio. Xabierrek eta gainerako sukaldeko lankideek Euskal sukaldaritza berrian oinarrituta primerako jakiak dastatzeko aukera emango dizute.


KARTA

HASTEKO
Ezkur-iberikoaren urdaiazpikoa 17,50
Etxeko foie tarrina, sagar-marmelada, gerezia, tipula galleta eta sesamoa 16,20
Honddo salteatuak, txerri-hazikontxoak, tipulin emultsioa eta arrautza behe tenperaturan 17,50
Magret eta foie-fresku karpatxioa oporto saltsarekin 16,20
Bakailu epel entsalada, piper gorriak, aguakatea,tomate aparra eta ezkaia 16,20
Kirkilla Entsalada 13,50
Urdaiazpiko, oilasko eta legatz kroketak 15,20
Kalabaza krema bieirekin, otarrainxkakekin eta txangurru-tenpura bolatxoekin 16,50
Lumagorri oilasko ajoarriero rabioliak, piper saltsa eta ozpinetako tipula 15,80
Otarrainxkak Etxeko erara erreta 16,20
Arroza miserarekin (aurrez eskatuta / gutxienez 2 pertsonentzako / prezioa buruko) 16,00

ITSASOTIK
Soja saltsan marinatutako atungorria, meloi eta sandia gela, tomate lurra eta tartarra 17,50
Bakailu kokotxak saltsa berdean bere laskekin, baratxuri frijitua eta pipermina 16,80
Onddotan bildutako eta txangurruz beteriko zigalatxo erreak 17,80
Misera errea, bere tarrina, tipulina, kinoa eta jengibre zukua 18,00

LURRETIK
Txahal azpizuna, murriztutako boilur saltsa, foie freskoa, patata bioleta eta gazta fresku tosta kurruskaria ahate azalarekin 18,50
Isatsa erregosia, foie- erruloa, rabiolia, arbi-apio krematsua eta ogi frijitua 17,20
Txerri iberikoaren presa, tipula, jengibrea, pinazi txigortuak eta sagar errea 16,20
Behe tenperaturan erretako txerrikumea, juka errea anakardoekin, bere zukua eta papata konfitatu bolatxoak 17,20

GOZOKI PIXKA BAT
Briotxe torrada karamelatua jogurt izozkiarekin ta piperbeltz arrosa 6,50
Txokolate txuri eta beltz coulanta 6,60
Perfecto de caf saltsa ingelesarekin 6,50
Sagar eta anana errez beteriko savarina esne merengetu izozkiarekin 6,50
Zitriko esferak mendarekin 6,50
Sagar postrea 6,30
Limoi-sorbetea cavarekin 6,00
Idiazabal gazta gure erara 6,50
Postre dastaketa (aurrez eskatu) 10,00

BEZ gabe






EGUNEKO MENUA


HARREMANA


Gurekin harremanetan jartzeko, edozein kontsulta egiteko edota itundutako menuak eskatzeko ondorengo fomularioa bete besterik ez duzu.

Formulario bitartez ez da erreserbarik onartuko. Erreserbak egiteko 943 131982 telefonora deitu dezakezu.

ERRESERBAK: 943 131982

NOLA IRITSI


Kirkilla-Enea Jatetxea Zarautzen kokatuta dago. Bertara, Bilbo zein Donostiatik bazatoz, A-8tik zein N-634-tik ailega zaitezke.

Jatetxea herriko alde zaharrean dago, zehazki Musika plazatik eta "Santa Maria La Real" parrokitik 50 metrotara, Santa Marina kalean hain zuzen.

ORDUTEGIA


Goizez: 13:00 - 15:30 / Arratsaldez: 20:30 - 23:00

Negua: Igande gaua eta astelehena itxita
Udara: Igande gaua itxita