IREKIERA

IREKIERA!! Bi hilabete luzeren ondoren, datorren ostegunean, martxoaren 29an, gure ateak irekiko ditugu berriro. Plater, zapore, ideia, berriekin eta inoiz baino ILUSIO gehiagorekin gatoz. Gure suak prest daude zuei gurean gogoz hartzeko. Laister arte. Erreserbak: 943131982

Dastaketa menua

Kartako plater ezberdinez gozatzeko aukera paregabea. Hautatu dastatze menua eta kartako hainbat plater dastatu ahal izando dituzu prezio hoberenean. Ez galdu gure kartaren sekretuak dastatzeko aukera bikain hau.

Prezioa 43 BEZa barne KARTA ETA DASTATZE MENU BERRIAK JADA KONTSULTA DITZAKEZU

Eguneko menua

Egunero plater berriez osaturiko menu goxoa. Asteburuetan, eguerdian, ere dasta dezakezu gurera hurbilduz gero. Zarautzen, menu berezia kalitate/prezio onenean.

Prezioa: 16.90 BEZa barne (Astelehenetik ostiralera, eguerdian) 23.90 BEZa barne (Asteburu eta jai egunetan, eguerdian)


GURE HISTORIA

Tradizioa, berrikuntza, kalitatezko produktuak eta bezeroarekiko arreta berezia.

1983ko abuztuaren 4an, Ameztoy-Alfaro familiaren etxea gaur egun ezagutzen dugun jatetxea bihurtzea erabaki zen. Romero Ameztoy eta Iñaki Olazabal senar-emazteen gidaritzapean 32 urte bete ditu jada KIRKILLA ENEA JATETXEAK.

Sukaldaritzaren tradizioa eta abangoardia uztartuz eta berzeroarekio harremanak zainduz, otordu atsegin batez gozatzeko aukera eskaintzea dugu helburu. Landutako euskal sukaldaritza eta bezeroarekiko arreta ona dira gure izateko arrazoiak. Kirkilla osatzen dugunok familia handi bat gara eta gurera hubiltzean etxean bezalaxe sentiaraztea dugu xede.


JATETXEA

Gure jatetxeko sukaldea mahaikide guztien begi bistan aurkitzen da. Ondoren dastatuko diren jakien prestaketa lanak eta sukalde eta jantokiko pertsonalaren lan egiteko modua bertatik bertara jarraitzeko aukera eskaitzen.

Tratu pertsonalizatua jasotzeaz gain, axolagabe utziko ez zaituen sorrera finak dastatu ahal izango dituzu.

Jantokian gure kartaz eta eguneko menuaz gain, dastatze menuaz ere disfruta dezakezu. Nahi izanez gero eskura ditugu ospakizunetarako, bataioetarako, enpresa-afarietarako eta beste edozein ospakizunetarko itundutako menuak. Harremanak ataletik eska ditzazkezu.

Izendapen ezberdinetako ardo aukera zabala dugu, baita inguruan ekoizten den "Txakoli" izeneko ardo zuria ere.

Txartel hauek onartzen dira: MasterCard, Maestro, Visa, Eurocard and 6000.

TALDEA

Kirkillako taldea, beti izando duzu bezeroaren beharrak asetzeko prest. Egongelan maitasun eta arreta handiz artatuko zaituzte Romero Ameztoyk eta Iñaki Olazabalek, bien seme gazteenaren, Julenen, laguntza berriarekin, eta gainerako pertsonalarekin batera. Arreta eta adeitasun handiz eta jatetxea kudeatzen duten 32 urteko esperientziarekin, etxean bezela sentiaraziko zaituen tratu pertsonalizatua ematea dugu helburu.

Sukaldean berriz, Xabier Zabalaren aginduetara, talde gazte eta langilea aurkituko duzu. Xabierrek formakuntza eta esperientzia zabala du sukaldaritza munduan. Gainera, Kirkilla jatetxeko sukaldean duen hamar urteko ibilbideak, bertako bezeroa ezagutzeko eta haren beharretara moldatzeko jakituria eman dio. Xabierrek eta gainerako sukaldeko lankideek Euskal sukaldaritza berrian oinarrituta primerako jakiak dastatzeko aukera emango dizute.


KARTA

HASTEKO
Ezkur-iberikoaren urdaiazpikoa tumaka ogiarekin 19,25
Ahate-gibela tenperatura baxuan, sagar-purea eta basafruitu gurina 17,80
Magret eta foie-fresku karpatxioa oporto saltsarekin 18,15
Azpizun-karpatxioa, foie txirbilak,soja, Parmko gazta, boilurra eta izotza 18,15
Atungorri marinatua shisoarekin, wasabi-maionesa, soja eta limoi murrizketa eta arabarba-sorbetea 19,25
Kirkilla entsalada 14,85
Ahate entsalada epela, bere hazikontxoak, zitrikoen aparra eta ozpin-olio gazi-gozoa 18,90
Itsaski eta itsasoko fruituen entsalada bi saltsetan (2 pertsonentzat) 31,35
Etxeko kroketa dastaketa 17,00
Otarrainxkak Etxeko erara erreta 17,00
Orburu eta baba salteatuak urdaiazpikoarekin laranjatan, zigalita frijituarekin 19,25
Olagarroa parrillan eta tuberkuluak testuran 19,50
Arroza bere tintan eginiko txibiekin eta aliolia (aurrez eskatuta. 20 min. / gutxienez 2 pertsonentzako / prezioa buruko) 17,60
ITSASOTIK
Bakailaoa zarakar aromatikoarekin, baratxuri zuria eta deshidratatutako tomatea 19,50
Legatz errea, bieira, arabarba kurruskaria, piper errea eta bere salda 18,50
Lupia piperbetz arrosarekin eta onddo eta foie tarrina zainzuri entsaladarekin 19,80
Bakailao kokotxak itsas zukuan, baratxuri beltza, patata eta bere laskak 18,20
LEHORRETIK
Txahal-azpizuna parrillan foiearekin eta bere hornigaiarekin 20,40
Arkume sorbalda, jengibre zukua, anana chutneya eta tipulatx glasatua 20,90
Ardo beltzetan gisatutako isatsa, patata-krema eta barazki montaditoa 18,20
Txerrikume tostoia aza erregosiarekin eta sagar gazi-gozoa 19,30
GOZO PISKA BAT...
Xake-jokoa 7,50
Gerezi-kopa, txokolate zuria eta jogurta 7,50
Perfecto de caf laranja tuliparekin 7,50
Brioche torrada jogurt izozkiarekin 7,50
Txokolatezko coulanta 7,50
Sagar postrea testura ezberdinetan 7,50
Limoi tarta merengetua 7,50
Mojito sorbetea 7,50
Fruta mazedonia Kirkilla erara 7,50
Fruitu-gorri hostopila eta txokolatea 7,50
BEZ-a barne (%10)

BEZ barne






EGUNEKO MENUA


HARREMANA


Gurekin harremanetan jartzeko, edozein kontsulta egiteko edota itundutako menuak eskatzeko ondorengo fomularioa bete besterik ez duzu.

Formulario bitartez ez da erreserbarik onartuko. Erreserbak egiteko 943 131982 telefonora deitu dezakezu.

ERRESERBAK: 943 131982

NOLA IRITSI


Kirkilla-Enea Jatetxea Zarautzen kokatuta dago. Bertara, Bilbo zein Donostiatik bazatoz, A-8tik zein N-634-tik ailega zaitezke.

Jatetxea herriko alde zaharrean dago, zehazki Musika plazatik eta "Santa Maria La Real" parrokitik 50 metrotara, Santa Marina kalean hain zuzen.

ORDUTEGIA


Goizez: 13:00 - 15:30 / Arratsaldez: 20:30 - 23:00

Negua: Igande gaua eta astelehena itxita
Udara: Igande gaua itxita