hasiera jatetxea nola iritsi kontaktatu

Igandea, 2012 eko Maiatzak 20

Historia | Sukaldea | Jantokia | Lankidegoa | Karta

Sukaldea

          Kirkilla-Enea Jatetxearen bereizgarritasunetako bat bere sukaldea da. Sukaldea bezero guztien agerian dago, eta honi esker jatetxeak famili girora murgiltzen gaitu. Bezeroek gero jango dituzten jakiei ematen zaien tratua ikus dezakete.

          Harrera ona du sukaldea agerian egoteak, bereziki bezeroek sukaldean lan egiteko era eta plateren prestaketa ikus dezaketelako. Era honetara zerbitzari eta sukaldariaren artean ematen diren hartu-emanak nahiz mahaien jarraiera erraz bereizi daitezke.

          Sukaldeak txikia dirudi, baina plater ezin hobeak prestatzeko beharrezko tresna guztiak biltzen ditu. Jatetxean sukalde tradizionaleko jakiak aurki ditzazkegu, baina baita jaki prestatuagoak ere.

 

Igande gaua eta astelehena, jatetxea itxita egongo da.

Gure berezitasuna, bezeroekiko arreta.
 


Kirkilla Enea Jatetxea
Santa Marina kalea 12
20800 Zarautz
Telf.: 943131982


kirkilla@kirkilla.com - 2011